16 Ezpata, çorrotz hadi; habil escuin edo ezquer, hire lehiac haraman edocein aldetara.
17 Eta nic escuac joco ditut bata berceari, eta aseco dut ene hasarrea; ni Jauna naiz minçatu.
18 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
19 Eta çuc, guiçasemea, gogoan har çatzu bi bide; Babilonaco erregueren ezpata ethor dadien; leku beretic ilkico dire biac; eta erreguec atheratuco du çorthea; hirico bide buruan arthiquico du çorthea.
20 Bide bat eçarrico duçu, ezpata ethor dadien Amonen semeen Errabathera, eta bide bat Judeara, Jerusaleme guciz hazcarrera.
21 Ecen Babilonaco erregue guelditua da bide-juntan, bi bideen buruan, asmaguinçan eta gueci nahasten hari delaric; idolei galdeca eta bitima-barneen ikarcen haritu da.
22 Çorthea escuinerat erori da Jerusalemeren gainera, eçar detzan ahariac, haren ahoac mana deçan sarrasquia, guduco orroetan alcha deçan minçoa, ahariac eçarraraz detzan atheen contra, eguinaraz detzan hersgailuac eta hazcargailuac.