22 Çorthea escuinerat erori da Jerusalemeren gainera, eçar detzan ahariac, haren ahoac mana deçan sarrasquia, guduco orroetan alcha deçan minçoa, ahariac eçarraraz detzan atheen contra, eguinaraz detzan hersgailuac eta hazcargailuac.
23 Eta Jerusalemdarren beguietan, hura içanen da oraclequeta alferretan dabilana beçala, eta larumbatetaco phausua imitatzen duena iduri; hura ordean atzemateco orhoituren da tzarqueriaz.
24 Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Ceren orhoitu çareten çuen gaixtaqueriaz, eta aguertu ditutzuen çuen legue-hausteac, eta çuen gogoeta gucietan aguertu diren çuen tzarqueriac; diot, ceren çareten orhoitu, etsaien aztaparraz atzemanac içanen çarete.
25 Hi berriz, profanoa, Israelgo buruçagui gaixtoa, ceinaren eguna muga berecian ethorri baita tzarquerien akabançaraco;
26 Hau cioc Jainco Jaunac: ken çac burucoa, ken koroa: ez othe da koro hori, aphala goratu eta gora cena aphaldu duena?
27 Erakutsico dut haren tzar, tzar, tzartasuna; eta hori ez da guerthatuco ethorri arteo haina ceinari baitagoquio erabaquia, eta hari emanen diot.
28 Eta çuc, guiçasemea, profetisa çaçu eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac Amonen umeençat eta hequien laidotan; eta oihu eguinen duçu: Marrauça, marrauça, hilceco ilki hadi maguinatic; legunt hadi sarrasquitzeco eta dirdiratzeco,