25 Hi berriz, profanoa, Israelgo buruçagui gaixtoa, ceinaren eguna muga berecian ethorri baita tzarquerien akabançaraco;
26 Hau cioc Jainco Jaunac: ken çac burucoa, ken koroa: ez othe da koro hori, aphala goratu eta gora cena aphaldu duena?
27 Erakutsico dut haren tzar, tzar, tzartasuna; eta hori ez da guerthatuco ethorri arteo haina ceinari baitagoquio erabaquia, eta hari emanen diot.
28 Eta çuc, guiçasemea, profetisa çaçu eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac Amonen umeençat eta hequien laidotan; eta oihu eguinen duçu: Marrauça, marrauça, hilceco ilki hadi maguinatic; legunt hadi sarrasquitzeco eta dirdiratzeco,
29 Ikuspen hutsalic eta gueçurrezco asmaguinçaric baicic hitaz ez duten orduan; arthiquia içan hadien gaixtaguin sarrasquituen lephoetara, bereci mugan ethorri baita eguna tzarquerien akabançaraco.
30 Bihur hadi hire maguinara, eguina içan haicen toquira; hire sor-lekuan haut juiatuco,
31 Eta hire gainera ixurico diat ene gaitzidura; ene iraquiduraco suan haice eguinen diat hire gainera; eta arthiquico haut guiçon çoro eta heriotze-eguileen escuetara.