3 Eta erroçu Israelgo lurrari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan ni, eta ene ezpata ilkico dinat bere maguinatic, eta hire erdian hilen ditinat prestua eta gaixtaguina.
4 Eta nola hilcera baitaramatzat hire erdian prestua eta gaixtaguina, hargatic ilkico dun ene ezpata bere maguinatic guiçon gucien contra hegoatic ipharrera;
5 Oroc jaquin deçaten, nic Jaunac atheratu dudala bere maguinatic ene ecin-bihurraracizco ezpata.
6 Eta çu, guiçasemea, leherceraino auhenda çaite, eta uherdura gucietan auhenda çaite hequien aitzinean.
7 Eta erranen darotzutenean: Cergatic çare auhendatzen? ihardetsico duçu: Aditzen baitut heldu dela; eta bihotz guciac ihartuco, eta besoac erkituco, eta izpirituac hutsalduco, eta belhaun gucietaric urac jautsico dire; huna non heldu den, eta hori guerthatzera dihoa, dio Jainco Jaunac.
8 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
9 Guiçasemea, profetisa eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Erraçu: Ezpata, ezpata çorroztua eta legundua da,