8 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
9 Guiçasemea, profetisa eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Erraçu: Ezpata, ezpata çorroztua eta legundua da,
10 Bitima hilceco çorroztua da; legundua da argui deçan; oi ene semeari manamenduco makila kencen dioçuna, çuc ebaqui ditutzu çuhaitzac oro.
11 Mehatzera eman dut, escua loth daquioen; çorroztua da ezpata hori, legundua da, hilçaileac har deçan escura.
12 Oihu eta orrobia eguiçu, guiçasemea, ceren ezpata hori emana baita ene populuaren gainera, Israelgo aitzindari iheseguin çuten gucien gainera; ene populuarequin ezpatari emanac dire; jo çaçu beraz ixterra,
13 Ceren den oneritsia; eta hori, hausten ere duenean manamenduco makila, eta makila ez da guehiago içanen, dio Jainco Jaunac.
14 Çuc beraz, guiçasemea, profetisa çaçu, eta escuac jo çatzu elkarri; eta bikunduco eta hirurkunduco da hilçaileen ezpata; hori da sarrasqui handico ezpata, hequiec harrituco dituena,