1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Eta çuc, guiçasamea, ez othe duçu juiatuco, ez othe duçu juiatuco, hiri odolcoia?
3 Eta erakutsico diozcatzu bere icigarriqueria guciac, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Horra hiria, odola bere erdian, ixurcen duena, ethor daquioen bere ordua; eta lohiquerian ibilceco, jaincomoldeac eguin dituena bere buruaren contra.
4 Hire odol, hitaz ixuria içan denaz hobendun eguin haiz; eguin ditunan hire idolez lohitu haiz; eta hurbilaraci ditun hire egunac, eta erakarri dun hire urtheen azquen ordua: horren gatic jendaiei laidagarri, lur guciari irrigarri haut arthiqui.
5 Hire aldean direnec eta hitaric urrungoec lelo atheratuco dine hire gainean, lohia, hire tzarqueriez aiphatua, eragozpen lazgarrico hiria.
6 Horra Israelgo buruçaguiac beren besoaren gainean bermatu direla, hire erdian odolaren ixurceco.
7 Hire erdian irainez erdiratuac içan ditun aita eta ama, hire erdian jaçarri cioten arrotzari, hire erdian atsecabe eman alhargunari eta umeçurçari.