19 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Cephetara çaretelacoz bihurtu guciac, horren gatic hara non bilduco çaituztedan nic Jerusalemeren erdira,
20 Cilharra, cobrea, ezteinua, burdina eta beruna bilcen diren beçala labearen erdira; hartan bitz deçadan sua çuen urtharazteco. Horrela bilduco çaituztet ene suminduran eta ene hasarrean, eta asquietsico dut ene burua, eta urtharacico çaituztet.
21 Eta bilduco çaituztet, eta kaldatuco çarete ene hasarrearen suan, eta urthuco çarete haren erdian.
22 Nola baita cilharra labearen erdian, hala içanen çarete Jerusalemeren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, çuen gainera ixuri duquedanean ene sumindura.
23 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
24 Guiçasemea, erroçu Jerusalemeri: Lur lohia haiz, eta uriac heçatu gabea ene suminduraco egunean.
25 Profetec cinhartu dute horren erdian; lehoin, marrumaca harrapaquina daramana iduri, arimac dituzte iretsi, ontasunac eta saria hartu, eta horren erdian alhargunac berhatu.