22 Nola baita cilharra labearen erdian, hala içanen çarete Jerusalemeren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, çuen gainera ixuri duquedanean ene sumindura.
23 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
24 Guiçasemea, erroçu Jerusalemeri: Lur lohia haiz, eta uriac heçatu gabea ene suminduraco egunean.
25 Profetec cinhartu dute horren erdian; lehoin, marrumaca harrapaquina daramana iduri, arimac dituzte iretsi, ontasunac eta saria hartu, eta horren erdian alhargunac berhatu.
26 Horgo aphecec erdeinatu dute ene leguea eta lohitu ene sainduteguia; saindutic profanora arteric ez dute içatu; lohiaren eta xahuaren artean berezcunçaric ez dute eçagutu; ene larumbatetaric baztertu dituzte beguiac, eta desohoratua nincen hequien erdian.
27 Jerusalemgo aitzindariac haren erdian ciren harrapaquina daramaten otsoac iduri, odolaren ixurceco, arimen galceco, eta jaramanqueriaz irabacien ondoan ibilceco.
28 Hango profetec harrasiac embocatzen cituzten nahastecaric gabe, beren ikuspen hutsal eta gueçurrezco asmaguincequin, cerratelaric: Hau dio Jainco Jaunac; noiz-eta-ere Jauna ez baitzen minçatu.