6 Horra Israelgo buruçaguiac beren besoaren gainean bermatu direla, hire erdian odolaren ixurceco.
7 Hire erdian irainez erdiratuac içan ditun aita eta ama, hire erdian jaçarri cioten arrotzari, hire erdian atsecabe eman alhargunari eta umeçurçari.
8 Arbuiatu dun ene sainduteguia eta lohitu ditun ene larumbatac.
9 Mihi gaixtoco guiçonac içan ditun hire erdian odolaren ixurceco; eta mendien gainean jan dine hire erdian; gaixtaqueria hire erdian eguin dine.
10 Aitaren ahalcagarriqueria aguertu dine hire erdian; astagaizdunaren lohitasuna ahalcatu dine hire erdian.
11 Eta hire erdian bakotchac tzarqueria eguin din bere lagunaren emaztearen gainean, eta aitaguinarrebac itsusqui lohitu din bere erreina; anaiac bere arreba, bere aitaren alaba, borchatu din hire erdian.
12 Hire erdian emaitzac hartu ditine odolaren ixurceco; hartu dun lucurua, guibelerat hartu dun eman huen baino guehiago; diru-irritsez bidegabe ekarri dioten hire lagunei; eta ahanci naun ni, dio Jainco Jaunac.