10 Hequiec aguertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeac eta alabac, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua içan da haren asturugaitza, eta erabaqui çucenac bethe dituzte haren gainean.
11 Hori ikusi ondoan, Ooliba haren ahizpa, hura baino guehiago erhotu da oraino bere lohiquerian; eta bere ahizpac baino liçunqueria handiagoac,
12 Ahalqueric gabe escaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineco carançatuequin heldu ciren aitzindari eta cargudunei, çaldiz heldu ciren çaldunei, eta guiçon-gazte eder guciei.
13 Eta ikusi dut bide lohi batez cihoacela biac.
14 Eta berhatu ditu oraino bere likisqueriac; eta ikusi dituenean guiçonac harrasietan thindatuac, Caldearren itchurac carancequin atheratuac,
15 Ezpata-uhalac guerrian, buruco thindatuac buruan, guciec iduri aitzindariac, Babilonaco eta Caldearren lurreco umeac, sorcez hangoac baitziren,
16 Bere begui guticitsuec erhotu dute hequien gainean, eta hequiei Caldeara igorri diozcate bidalquinac.