16 Bere begui guticitsuec erhotu dute hequien gainean, eta hequiei Caldeara igorri diozcate bidalquinac.
17 Eta Babilonaco umeac haren gana ethorri cirenean lohiqueriaco ohera, liçundu çuten beren uquiez, eta hequiez liçundua içan cen eta haren arima hequiez içan cen asea.
18 Aguerian eçarri ditu bere lohiqueriac, eta aguertu du bere laidoa; eta ene arimac urrun eguin du haren ganic, haren ahizparen ganic urrundu cen beçala;
19 Alabainan lohiqueria lohiqueriaren gainean eçarri du, orhoituz bere gaztaroco egunez, ceinetan liçundu baitzuen bere burua Eguiptoco lurrean.
20 Eta bere likisquerietan erhotu da hequien besharcaldiençat, hequien haraguiac baitire astoenac iduri eta hequien cirristac çaldienac beçalacoac.
21 Eta berritu ditun hire gaztaroco tzarqueriac, hire bulharrac Eguipton çaphatuac, eta hire lorea histua içan cirenecoac.
22 Aria hortaz, Ooliba, hau cion Jainco Jaunac: Huna non hire contra jauçaraciren ditudan hire galai guciac, ceinetaz ase baita hire arima, eta hire contra inguruan bilduren ditinat oro,