24 Eta populu oste handia ethorriren çain orga-laster eta arrodequin; alde orotaric hire contra harturen ditine guerrunceac, erredolac eta cascac; eta ahala emanen ciotenat hire gainean, eta berei çaioten beçala haute juiaturen.
25 Eta eçarriren dinat hire contra ene karra, ceinari errabian emanen baitiote hire gainean bide; ebaquiren darozquine sudurra eta beharriac; eta hitaric guelditzen dena arthiquiren dine ezpataren azpira; harturen ditine hire seme-alabac; eta suaz iretsiac içanen dire hire azquen ondarrac.
26 Biluciren haute hire soinecoetaric, eta eramanen ditine hire sendagailazco edergailuac.
27 Eta hire ganic gueldiaraciren ditinat hire tzarqueria, eta Eguiptoco lurreticaco hire lohiqueriac; eta ez ditun guehiago hequien gainera goitituren hire beguiac, eta ez haiz guehiago Eguiptoaz orhoituren.
28 Ecen hau dio Jainco Jaunac Huna non arthiquitzera hoatan higüin ditunanen escuetara, hainen escuetara, ceinetaz asea baita hire arima.
29 Eta gaitzirizcorequin lothuco çaizquin, eta eramanen ditine hire onac, eta igorriren haute bulucic eta laidoz estalia; eta aguertuac içanen ditun hire lohiqueria ahalcagarriac, hire tzarqueria eta hire liçunqueriac.
30 Hori eguinen daine, ceren haicen lohitu jendaien arara, ceinen erdian hire burua kutsatu baitun hequien jaincomoldeetan.