27 Eta hire ganic gueldiaraciren ditinat hire tzarqueria, eta Eguiptoco lurreticaco hire lohiqueriac; eta ez ditun guehiago hequien gainera goitituren hire beguiac, eta ez haiz guehiago Eguiptoaz orhoituren.
28 Ecen hau dio Jainco Jaunac Huna non arthiquitzera hoatan higüin ditunanen escuetara, hainen escuetara, ceinetaz asea baita hire arima.
29 Eta gaitzirizcorequin lothuco çaizquin, eta eramanen ditine hire onac, eta igorriren haute bulucic eta laidoz estalia; eta aguertuac içanen ditun hire lohiqueria ahalcagarriac, hire tzarqueria eta hire liçunqueriac.
30 Hori eguinen daine, ceren haicen lohitu jendaien arara, ceinen erdian hire burua kutsatu baitun hequien jaincomoldeetan.
31 Hire ahizparen bideaz haiz eta haren edateco uncia dainat escura emanen.
32 Hau cion Jainco Jaunac: Hire ahizparen unci çabal eta barnatic dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibilico haiz; ecen gaitza dun uncia.
33 Hordituren haiz eta oinhacez betheco, atsecabezco eta hiradurazco uncitic, hire ahizpa Samariaren uncitic.