31 Hire ahizparen bideaz haiz eta haren edateco uncia dainat escura emanen.
32 Hau cion Jainco Jaunac: Hire ahizparen unci çabal eta barnatic dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibilico haiz; ecen gaitza dun uncia.
33 Hordituren haiz eta oinhacez betheco, atsecabezco eta hiradurazco uncitic, hire ahizpa Samariaren uncitic.
34 Eta hartaric edanen dun, eta ondaquineraino hustuco dun, eta iretsico ditun haren puscac, eta aztaparca larrutuco ditun hire bulharrac; ecen ni naun minçatu, dio Jainco Jaunac.
35 Aria hortaz hau cion Jainco Jaunac: Ceren ahanci naunan eta hire guibelerat arthiqui, hic ere jasançan hire tzarqueria eta hire lohiqueriac.
36 Eta Jaunac hau erran çarodan: Guiçasemea, ez othe ditutzu juiaturen Oola eta Ooliba, eta ez othe diozcatzute erranen beren tzarqueriac?
37 Ecen berceequin kutsatu dire, odola badute escuetan, eta jaincomoldeequin lohitu dire; eta guehiago dena, enetzat eguin cituzten haurrac hequiei escaini diozcate iresteco.