41 Ohe guciz ederrean jarri haiz, eta mahain berreguindua hire aitzinean; ene balsamu eta usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean.
42 Eta han agueri cen bozcariotan cen ostearen haroa; eta mortutic heldu eta ostetic erakarriac ciren guiçonei ematen çaroezten escuetan escumuthurrecoac eta buruan koro ederrac.
43 Eta berceequin lohiquerian higatua cen emaztequi hari erran nioen: Hori ere bere liçunquerian liçunduren da oraino!
44 Eta haren gana sarthu dire hala-nola emaztequi lilitchoaren gana; horrela sarcen ciren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana.
45 Çucenaren aldeco guiçonac dire beraz; hequiec emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; ceren lohitu baitire eta odola baitute escuetan.
46 Hau dio ecen Jainco Jaunac: Oste bat erakar dioçoçute gainera, eta arthicatzu builari eta harrapacari..
47 Populuec harriequin harrica betzazte, eta ezpatez jo alderen-berce; hil betzazte horien semeac eta alabac eta suz erre etcheac.