43 Eta berceequin lohiquerian higatua cen emaztequi hari erran nioen: Hori ere bere liçunquerian liçunduren da oraino!
44 Eta haren gana sarthu dire hala-nola emaztequi lilitchoaren gana; horrela sarcen ciren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana.
45 Çucenaren aldeco guiçonac dire beraz; hequiec emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; ceren lohitu baitire eta odola baitute escuetan.
46 Hau dio ecen Jainco Jaunac: Oste bat erakar dioçoçute gainera, eta arthicatzu builari eta harrapacari..
47 Populuec harriequin harrica betzazte, eta ezpatez jo alderen-berce; hil betzazte horien semeac eta alabac eta suz erre etcheac.
48 Eta lurretic iraiciren dut gaixtaqueria, eta emaztequi guciec ikasiren dute eguiten, ez horien tzarqueriaren arabera.
49 Eta çuen gaixtaqueria erorico da çuen gainera, eta jasanen duçue çuen jaincomoldeen gaticaco bekatua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna.