5 Oola lohitu da nitaz bercerequin; erhotu da bere galai, Asiriar hauçocoen gainean,
6 Ceinac baitziren moredinez jaunciac, aitzindari eta buruçaguiac, gazte lehiagarriac, oro çaldunac, eta çaldia ederqui cerabilatenac.
7 Eta bere besarcaldi lohiac, guiçon hautatu, Asiariarren seme hequiençat guciençat cituen, eta erhotuqui maithatu cituen; hequien ororen likisquerietan kutsatu du bere burua.
8 Hortaz berçalde, etzituen utzi Eguipton erabili cituen lohiqueriac; ecen Eguiptoarrec ere harequin lo eguin dute haren gaztaroan, eta haren lorea histu, eta harequin atseguin hartu içan dute.
9 Aria hortaz arthiqui dut bere galaien escuetara, Asurren semeen escuetara, ceinen gainean erhoaraci baitzuen likisqueriac.
10 Hequiec aguertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeac eta alabac, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua içan da haren asturugaitza, eta erabaqui çucenac bethe dituzte haren gainean.
11 Hori ikusi ondoan, Ooliba haren ahizpa, hura baino guehiago erhotu da oraino bere lohiquerian; eta bere ahizpac baino liçunqueria handiagoac,