8 Hortaz berçalde, etzituen utzi Eguipton erabili cituen lohiqueriac; ecen Eguiptoarrec ere harequin lo eguin dute haren gaztaroan, eta haren lorea histu, eta harequin atseguin hartu içan dute.
9 Aria hortaz arthiqui dut bere galaien escuetara, Asurren semeen escuetara, ceinen gainean erhoaraci baitzuen likisqueriac.
10 Hequiec aguertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeac eta alabac, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua içan da haren asturugaitza, eta erabaqui çucenac bethe dituzte haren gainean.
11 Hori ikusi ondoan, Ooliba haren ahizpa, hura baino guehiago erhotu da oraino bere lohiquerian; eta bere ahizpac baino liçunqueria handiagoac,
12 Ahalqueric gabe escaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineco carançatuequin heldu ciren aitzindari eta cargudunei, çaldiz heldu ciren çaldunei, eta guiçon-gazte eder guciei.
13 Eta ikusi dut bide lohi batez cihoacela biac.
14 Eta berhatu ditu oraino bere likisqueriac; eta ikusi dituenean guiçonac harrasietan thindatuac, Caldearren itchurac carancequin atheratuac,