1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan bederatzigarren urthean, hamargarren hilabetheco, hamargarren egunean, cerralaric:
2 Guiçasemea, iscriba çaçu egun hunen icena, Babilonaco erregue egun gogortu baita Jerusalemeren contra.
3 Eta itchurapenetan parabola bat erranen dioçu etche kexagarri horri, eta hula minçaturen çatzaio: Hau dio Jainco Jaunac: duphina bat eçar çaçu suan; eçar çaçu, diot, eta emoçu ura barnera.
4 Bethe çaçu haraguiz; eçar çatzu aurkinça hoberen guciac, azpia, sorbalda, pusca hauta eta heçursuac.
5 Acienda gorienetic har çaçu; heçurrac molçoan xuxen çatzu duphinaren çolan. Iraquitu du, eta heçurrac egosi dire haren erdian.