12 Neke handirequin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzeguia ez da ilki, ez-eta suan ere.
13 Gorrotagarria dun hire lohitasuna, ceren nic garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire cikinetaric garbitu; bainan ez haiz garbituren nic hire gainera ene gaitzidura jautsaraz deçadan baino lehen.
14 Ni Jauna naiz minçatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphideric içanen, ez naiz jabalduco; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunac.
15 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
16 Guiçasemea, huna non kencen darotzudan çure beguiençat lehiagarri dena, eta çauritara dudan bihurcen; eta çu etzare deithoraturen, ez duçu nigarric eguinen, ez duçu nigarric ixurico.
17 Ixilic auhenda çaite, ez duçu hil otsic eguinen; çure koroa buruari eratchiquia egon bedi, eta çure oinetacoac oinetan içanen dire, ez duçu beguithartea estalico, ez-eta deithoratzaileen araco hazcurriric janen.
18 Minçatu nincen beraz goicean populuari, eta arratsean hil cen ene emaztea; eta biharamun goicean eguin nuen Jaunac manatu çarotana.