21 Erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non nerorrec liçuntaracico dudan ene sainduteguia, çuen erresumaco leloa, çuen beguien lehiagarria, eta ceinaren gainean beldurcen baita çuen arima; çuen seme-alaba, utzi ditutzuenac, ezpataren azpira dire erorico.
22 Eta eguinen duçue nic eguin dudana: Beguitharteac ez ditutzue estalico eta ez duçue janen deithoretan daudecenen hazcurriric.
23 koroac içanen ditutzue buruan, eta oinetacoac oinetan; etzarete deithoratuco eta ez duçue nigarric eguinen; bainan egonen çarete çuen tzarquerietan iharcen, eta auhenez, norc bere anaia ikustean.
24 Eta Ecequiel içanen duçue eçagutzaritzat; hunec eguin duen gucia eguinen duçue, ethorri ditaqueenean ordua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna.
25 Eta çu, guiçasemea, huna, beren indarra, beren goihendeco bozcarioa, eta beren beguien lehiagarria, ceinaren gainean phausatzen baitire hequien arimac, eta beren seme-alabac kenduco diozcatedan egunean;
26 Egun hartan ihesliar bat ethorrico çaitzunean berrien ematera;
27 Egun hartan, diot, çure ahoa ihesliarrari idequico çaio; minçatuco çare, eta etzare guehiago ixilic egonen; eta içanen çare eçagutzaritzat, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.