3 Eta itchurapenetan parabola bat erranen dioçu etche kexagarri horri, eta hula minçaturen çatzaio: Hau dio Jainco Jaunac: duphina bat eçar çaçu suan; eçar çaçu, diot, eta emoçu ura barnera.
4 Bethe çaçu haraguiz; eçar çatzu aurkinça hoberen guciac, azpia, sorbalda, pusca hauta eta heçursuac.
5 Acienda gorienetic har çaçu; heçurrac molçoan xuxen çatzu duphinaren çolan. Iraquitu du, eta heçurrac egosi dire haren erdian.
6 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, duphina herdoila barnean duenari eta ceintaric herdoila ez baita ilki! Hartaco haraguiac arthicatzu pusca pusca camporat; ez da haren gainean çortheric atheratu.
7 Haren odola haren erdian dago; harri legunenen gainera ixuri du; ez du lurrera ixuri, herrautsac estal ahal ceçan.
8 Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteco eta aspercundez asperceco, haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadiençat.
9 Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, ceinaren erretzeco egur-meta eguinen baitut handia!