14 Eta Idumearen gainean atheraco dut ene aspercundea Israelgo ene populuaren escuz; eta Edomi eguinen diote ene hasarrearen eta ene iraquiduraren arabera; eta eçaguturen dute ene aspercundea, dio Jainco Jaunac.
15 Hau dio Jainco Jaunac: Ceren Palestindarrec aspercunde duten atheratu, eta beren bihotz oroz diren aspertu, hilez, eta beren aiherrari bide emanez;
16 Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Huna non hedaturen dudan ene escua Palestindarren gainera, eta hilen ditut hilçaileac, eta xahuturen ditut itsas-ephaitzetaco ondarrac.
17 Eta jaçarriz ene suminduran, aspercunde handiac atheraco ditut; eta ene aspercundea atheratu duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna.