4 Aria hortaz, goçatzera emanen haut iguzqui-aldeco umeei; hire erdian eçarrico dituzte beren hespilac; hire erdian alchatuco dituzte beren olhac; hequiec janen dituzte hire fruituac; hequiec edanen dute hire esnea.
5 Eta cameluteguitzat emanen dut Errabath, eta Amonen lurra arthaldeen etzaunçatzat; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
6 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Escu-çaflaca haritu haicelacoz eta çangoz joca, eta hire gogo guciaz boztu haicelacoz Israelgo lurraren gaitzaz;
7 Aria hortaz, huna non escua hedaturen dudan hire gainera, eta jendaiei emanen haut larrutzera, eta populuei hilcera, eta lurretic galaraciren eta eceztaturen haut; eta jaquinen dun ni naicela Jauna.
8 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Moabec eta Seirrec erran dutelacoz: Horra berce jendaia guciac beçala dela Judaco etchea;
9 Hargatic huna nic Moabi aguerturen diodala sorbalda; idequiren ditut haren hiriric, haren hiriric, diot, eta haren eremuric, lekuco aiphatuenac, Bethiesimoth, eta Beelmeon eta Hariathaim,
10 Iguzqui-aldeco umeei; eta hambatean Amonen semeen lurra, eta hau emanen dut primancetan, ez dadien guehiago içan Amonen semeen aiphuric jendaietan.