1 Eta hamecagarren urthean, hilabethearen lehenean, guerthatu cen Jaunaren hitza ilki citzaitala, cerralaric:
2 Guiçasemea, ceren Tirrec erran duen Jerusalemez: Hola! hautsiac dire populuen atheac, itzuli da ene alderat; betheco naiz, hura mortu eguina baita;
3 Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, Tir; eta hire contra iganaraciren ditinat asco jendaqui, itsasoac tirainac iganarazten dituen beçala.
4 Eta urraturen dituzte Tirreco harrasiac, eta arthiquiren dituzte hango dorreac; eta hartaric haiçaturen dut hango herrautseraino, eta hura eguinen dut harri legunena beçain biphil.
5 Itsasoaren erdian içanen da sare idorleku, ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac; eta jendaiec içanen dute ceinec larru.
6 Haren alaba, landetan direnac ere, ezpataz hilac içanen dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
7 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hara non ipharretic erakarriren dudan nic Nabucodonosor, Babilonaco erregue, erregueen erreguea, çaldiequin eta orga-lasterrequin, eta çaldizcoequin, oste eta populu gaitzarequin.