13 Ixilaraciren ditinat hire cantu-errepicac; eta ez da guehiago ençunen hire guitarren otsa.
14 Eçarriren haut harri legunena beçala, çare idor-leku içanen haiz, eta ez haiz guehiago berrituren, ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.
15 Tirreri hau dio Jainco Jaunac: Irlac ez othe dire lazturen hire eragozpeneco harrabotsera eta hire erdian hilen dituztenen marrascara?
16 Eta itsasoco buruçagui guciac jautsico dire beren jarlekuetaric; eta kenduco dituzte beren aphaingailuac, eta erauncico beren soineco carançatuac, eta lazturaz jauncico dire, jarrico dire lurrean; eta hire terrepenteco eragozpenaz harrituac, miresten egonen dire.
17 Eta hire gainean deithorea hasiric, erranen deraine: Nola çare galdu, çu, itsasoan cinaudecena, hiri aiphatu, itsasoan hazcar cinena çure egoiliarrequin, ceinen beldur baitziren guciac?
18 Orai unciac harrituren ditun hire lazturaco egunean, eta itsasoco irlac asaldutan içanen ditun, nihor ez delacoz hitaric ilkitzen.
19 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hiri desmasiatu bat eguinen hautanean, egoiliarric ez duten hiriac beçala; ondar-lecea hire gainera erakarrico dudanean eta ur-uharrec estalico hautenean;