18 Orai unciac harrituren ditun hire lazturaco egunean, eta itsasoco irlac asaldutan içanen ditun, nihor ez delacoz hitaric ilkitzen.
19 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hiri desmasiatu bat eguinen hautanean, egoiliarric ez duten hiriac beçala; ondar-lecea hire gainera erakarrico dudanean eta ur-uharrec estalico hautenean;
20 Putzura, bethico populura jausten direnequin ambilduco hautanean; eta putzura jausten direnequin luphe beherenetan mortu çaharrac beçala eçarrico hautanean, ez deçanan guehiago egoiliarric içan; ene ospea berriz, bicidunen lurraren gainean hedatu duquedanean,
21 Eceztaturen haut, eta ez haiz guehiago içanen; eta bilhaturen haute, eta ez haute nihoiz-ere guehiago aurkituren, dio Jainco Jaunac.