4 Eta urraturen dituzte Tirreco harrasiac, eta arthiquiren dituzte hango dorreac; eta hartaric haiçaturen dut hango herrautseraino, eta hura eguinen dut harri legunena beçain biphil.
5 Itsasoaren erdian içanen da sare idorleku, ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac; eta jendaiec içanen dute ceinec larru.
6 Haren alaba, landetan direnac ere, ezpataz hilac içanen dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
7 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hara non ipharretic erakarriren dudan nic Nabucodonosor, Babilonaco erregue, erregueen erreguea, çaldiequin eta orga-lasterrequin, eta çaldizcoequin, oste eta populu gaitzarequin.
8 Hire alaba landetan direnac hilen ditin ezpataz; inguraturen hau hazcargailuz, eta itzulian eguinen din hersgailu bat, eta hire contra alchaturen din erredola.
9 Çurgueriçac eta ahariac jokaraciren ditin hire harrasien contra, eta bere tresnez eragotziren ditin hire dorreac.
10 Haren çaldi ostearen herrautsac estalico hau; çaldizcoen, arroden eta orga-lasterren tarrapatac ikaraturen ditin hire harrasiac, hire atheetaric sarthuco denean, hiri eragotzi bateco urraduratic beçala.