6 Haren alaba, landetan direnac ere, ezpataz hilac içanen dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
7 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hara non ipharretic erakarriren dudan nic Nabucodonosor, Babilonaco erregue, erregueen erreguea, çaldiequin eta orga-lasterrequin, eta çaldizcoequin, oste eta populu gaitzarequin.
8 Hire alaba landetan direnac hilen ditin ezpataz; inguraturen hau hazcargailuz, eta itzulian eguinen din hersgailu bat, eta hire contra alchaturen din erredola.
9 Çurgueriçac eta ahariac jokaraciren ditin hire harrasien contra, eta bere tresnez eragotziren ditin hire dorreac.
10 Haren çaldi ostearen herrautsac estalico hau; çaldizcoen, arroden eta orga-lasterren tarrapatac ikaraturen ditin hire harrasiac, hire atheetaric sarthuco denean, hiri eragotzi bateco urraduratic beçala.
11 Haren çaldien behatzec oincaturen ditine hire plaça guciac; ezpatatic iraganen din hire populua, eta lurra joco dine hire guiçamolde eder guciec.
12 Larruturen haute hire aberastasunetaric, harrapaca eramanen ditine hire tratuco gauçac, urraturen hire harrasiac, eragotziren hire etche ederrac, eta uraren erdian eçarriren hire harri, çur, herrautsac.