11 Aradar gazteac hire armadarequin ciren inguruan hire harrasien gainean; hire dorreetan ciren Pigmearrec ere beren gueci-unciac dilindan eçarri dituzte inguruan hire harrasietaric; hequiec osatu dute hire ederçapena.
12 Hire tratulari Cartagotarrec gaindica bethe dituzte hire merkatuac aberastasun guciez, cilhar, burdina, ezteinu eta berunez.
13 Grecia, Thubal eta Mosoc çabilçan hire tratuco muthil, eta hire populuari ekarcen ciozcatenan gathibuac eta cobrezco tresnac.
14 Thogormaco lurretic hire placetara erakarcen ciztenan çaldiac eta çaldizcoac eta mandoac.
15 Dedango umeac hirequilaco tratulariac ciren; asco irla sarcen ciren hire tratuan; hire sariarençat ematen çarozquitenan boli-horçac eta çurbelcezcoac.
16 Siriarra huen tratukide, hire salerosi handien ariaz, eta hire merkatuetara atheratu ditin harri baliosa, purpura, oihal lorecatuac, liho ederrenac, seda eta gauça balios mota gucia.
17 Juda eta Israelgo lurra ere hire tratukide citunan; ogui ederrena, balsamua, eztia, olioa eta arraxina atheratu ditine hire merkatuetara.