28 Hire lemaçainen oihu-marrascac lazturen ditin uncidiac.
29 Arraua çaducaten guciac jautsico dire beren uncietaric; itsasturuac eta itsasoco lemaçainac lurrean egonen dire.
30 Marrumaz egonen dire hitaz; oihu minac eguinen dituzte; herrautsa arthiquiren dute beren buruen gainera, eta hautsez estalico dire.
31 Hire gatic murristuren dituzte ileac; jaunciren dituzte çurdatzac; eta beren arimaco uherduran, hire gainean nigarrez egonen dire, nigarric minenetan.
32 Hire gainean abiatuco dute kexuetaco cantua, eta deithoraturen haute, erranez: Cein içan da Tirren, itsasoaren erdian mututu denaren pare?
33 Hire tratuac erabiliz itsasoa gaindi, ontasunez bethe ditun asco populu; hire aberastasun handiez eta hire populuqueta gaitzaz aberastu ditun lurreco erregueac.
34 Eta orai itsasoac xahutu hau; eta uren çolara erori ditun hire ontasunac eta hire erdian cen oste gucia.