3 Eta erranen dioçu Tirreri, itsaso-sarcean dagoenari, asco irletara populuequin tratu eguiten dabilanari: Hau dio Jainco Jaunac: Oi Tir, hic erran içan dun: Osoqui naiz ederra
4 Eta itsasoaren erdian jarria. Hi alchatu hauten hire mugaquideec, edertasunez haute bethe.
5 Sanirgo içaiquiz eguin haute uncico selharu guciequin; Libandic hartu dine cedro bat hiri masta baten eguiteco.
6 Basango haritza aphaindu dine hire arrautzat; Indietaco boliz eguin ditine hire alkiac, eta Italiaco irletaco çurez hire guelac.
7 Eguiptoco liho fin carançatua dun ehoa hire belatzat, mastan eçarceco; hire itzalcaria eguina dun moredinez eta Elisaco irletaco purpuraz.
8 Sidondarrac eta Aradarrac hituen arraulari; hire guiçon çuhurrac, oi Tir, eguin dire hire lemaçain.
9 Guiblostar çaharrec eta hango guiçon ancetsuec içatu dituzte itsasturuac hire tresna gucien erabilceco; itsasoco unciac oro eta hequietaco itsasturuac baliatu ditun hire tratuco.