7 Eguiptoco liho fin carançatua dun ehoa hire belatzat, mastan eçarceco; hire itzalcaria eguina dun moredinez eta Elisaco irletaco purpuraz.
8 Sidondarrac eta Aradarrac hituen arraulari; hire guiçon çuhurrac, oi Tir, eguin dire hire lemaçain.
9 Guiblostar çaharrec eta hango guiçon ancetsuec içatu dituzte itsasturuac hire tresna gucien erabilceco; itsasoco unciac oro eta hequietaco itsasturuac baliatu ditun hire tratuco.
10 Persiarrac, Lidiarrac eta Libiarrac hire armadan ciren hire guerlari; erredola eta casca hire erdian eçarri ditine dilindan hire edergailu.
11 Aradar gazteac hire armadarequin ciren inguruan hire harrasien gainean; hire dorreetan ciren Pigmearrec ere beren gueci-unciac dilindan eçarri dituzte inguruan hire harrasietaric; hequiec osatu dute hire ederçapena.
12 Hire tratulari Cartagotarrec gaindica bethe dituzte hire merkatuac aberastasun guciez, cilhar, burdina, ezteinu eta berunez.
13 Grecia, Thubal eta Mosoc çabilçan hire tratuco muthil, eta hire populuari ekarcen ciozcatenan gathibuac eta cobrezco tresnac.