9 Guiblostar çaharrec eta hango guiçon ancetsuec içatu dituzte itsasturuac hire tresna gucien erabilceco; itsasoco unciac oro eta hequietaco itsasturuac baliatu ditun hire tratuco.
10 Persiarrac, Lidiarrac eta Libiarrac hire armadan ciren hire guerlari; erredola eta casca hire erdian eçarri ditine dilindan hire edergailu.
11 Aradar gazteac hire armadarequin ciren inguruan hire harrasien gainean; hire dorreetan ciren Pigmearrec ere beren gueci-unciac dilindan eçarri dituzte inguruan hire harrasietaric; hequiec osatu dute hire ederçapena.
12 Hire tratulari Cartagotarrec gaindica bethe dituzte hire merkatuac aberastasun guciez, cilhar, burdina, ezteinu eta berunez.
13 Grecia, Thubal eta Mosoc çabilçan hire tratuco muthil, eta hire populuari ekarcen ciozcatenan gathibuac eta cobrezco tresnac.
14 Thogormaco lurretic hire placetara erakarcen ciztenan çaldiac eta çaldizcoac eta mandoac.
15 Dedango umeac hirequilaco tratulariac ciren; asco irla sarcen ciren hire tratuan; hire sariarençat ematen çarozquitenan boli-horçac eta çurbelcezcoac.