1 Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:
2 Guiçasemea, erroçu Tirreco buruçaguiari: Hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, eta erran içan baituc: Jainco naiz ni; eta Jaincoaren jarlekuan jarri baihaiz itsasoaren erdian, guiçon bat haicelaric, eta ez Jaincoa; eta hire bihotzari eraguin baitioc, Jaincoaren bihotza balitz beçala;
3 Huna non Daniel baino çuhurrago haicen; ez duc hiretzat gauça gorderic;
4 Hire çuhurciaz eta umotasunaz eguin duc hire indarra; bildu içan duc urhe eta cilhar hire kutchetara,
5 Hire çuhurciaren handiz eta hire tratuz berhatu duc hire indarra, eta hire bihotza hantua duc hire indarraz.
6 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, Jaincoaren bihotza içan balitz beçala;
7 Horren gatic, huna non erakarriren ditudan nic hire gainera arrotzac, jendaietaric hazcarrenac; eta biluciren dituzte beren ezpatac hire çuhurciaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna.