10 Arrotzen escutic, ingurebaquigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.
11 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, deithore bat alcha çaçu Tirreco erregueren gainean;
12 Eta erranen dioçu: Hau dio Jainco Jaunac: Hi hincen iduriaren ciguilua, çuhurciaz bethea eta osoqui ederra;
13 Jaincoaren pharabisuco goçoen erdian içatu haiz; harri balios guciez estalia hincen; sardioa, topaça, jaspea, crisolita, oniça, beriloa, çafirra, escarbucla, esmeralda, urhea, ciren hire edertasunaren berreguingarri; eta xirolac aphainduac ciren hi sorthu haicen eguneco.
14 Hegalac hedatuac daduzcan eta gueriçatzen dagoen querubin bat hincen; eçarri içan haut Jaincoaren mendi sainduan; suac beçala arguitzen çuten harrien erdian ibili haiz.
15 Itzalgabea hincen hire bideetan, eguina içatu haicen egunetic, gaixtaqueria hire baithan aurkitua içan den arteo.
16 Hire tratuqueta handian, hire barnea bethe dic tzarqueriac, eta bekatu eguin duc; eta iraici haut Jaincoaren menditic, eta galdu haut, oi querubin gueriçatzailea, haran dirdiragarrien erditic.