17 Hire bihotza hantu duc hire edertasunean; hire edertasunean galdu duc çuhurcia; arthiqui haut lurrera, eta eçarri haut erregueen aitzinean beguira ciaçaiaten.
18 Lohitu duc hire saindutasuna hire gaixtaquerien osteaz eta hire tratuetaco tzarqueriaz. Hire erditic atheraco diat beraz su bat, iretsico hauena; eta hautsetan eçarriren haut lurraren gainean, ikusten hauten gucien aitzinean.
19 Jendaietaric ikusico hauten guciac harrituac egonen dituc hire gainean; ezdeusetara haiz ekarria, eta egun-eta-iguzqui ez haiz guehiago içanen.
20 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
21 Guiçasemea, itzul çaçu beguithartea Sidongo aldera, eta profetisa çaçu haren gainean,
22 Eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia içanen naun hire erdian; eta hor çucen dena eguin eta ene saindutasuna arguiaraci duquedanean, jaquinen dute ni naicela Jauna.
23 Eta içurritea eta sarrasquia igorriren ditut horgo placetara; eta inguruan ezpatac hilic horren erdian erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.