18 Lohitu duc hire saindutasuna hire gaixtaquerien osteaz eta hire tratuetaco tzarqueriaz. Hire erditic atheraco diat beraz su bat, iretsico hauena; eta hautsetan eçarriren haut lurraren gainean, ikusten hauten gucien aitzinean.
19 Jendaietaric ikusico hauten guciac harrituac egonen dituc hire gainean; ezdeusetara haiz ekarria, eta egun-eta-iguzqui ez haiz guehiago içanen.
20 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
21 Guiçasemea, itzul çaçu beguithartea Sidongo aldera, eta profetisa çaçu haren gainean,
22 Eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia içanen naun hire erdian; eta hor çucen dena eguin eta ene saindutasuna arguiaraci duquedanean, jaquinen dute ni naicela Jauna.
23 Eta içurritea eta sarrasquia igorriren ditut horgo placetara; eta inguruan ezpatac hilic horren erdian erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
24 Eta Sidon ez da guehiago Israelgo etchearençat içanen uhertasunezco behaztopagailu bat, eta alde orotaric oinhacea ematen duen arrance bat ceiher eguiten diotenen inguruan; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.