3 Huna non Daniel baino çuhurrago haicen; ez duc hiretzat gauça gorderic;
4 Hire çuhurciaz eta umotasunaz eguin duc hire indarra; bildu içan duc urhe eta cilhar hire kutchetara,
5 Hire çuhurciaren handiz eta hire tratuz berhatu duc hire indarra, eta hire bihotza hantua duc hire indarraz.
6 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, Jaincoaren bihotza içan balitz beçala;
7 Horren gatic, huna non erakarriren ditudan nic hire gainera arrotzac, jendaietaric hazcarrenac; eta biluciren dituzte beren ezpatac hire çuhurciaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna.
8 Hilen eta herrestaturen haute, eta sarrasquituen heriotzez hilen haiz itsasoaren erdian.
9 Hire hilçaileen aitzinean erranen othe duc oraino: Jainco naiz; guiçon bat haicelaric, eta ez Jainco, hire sarrasquitzaileen escuan.