8 Hilen eta herrestaturen haute, eta sarrasquituen heriotzez hilen haiz itsasoaren erdian.
9 Hire hilçaileen aitzinean erranen othe duc oraino: Jainco naiz; guiçon bat haicelaric, eta ez Jainco, hire sarrasquitzaileen escuan.
10 Arrotzen escutic, ingurebaquigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.
11 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, deithore bat alcha çaçu Tirreco erregueren gainean;
12 Eta erranen dioçu: Hau dio Jainco Jaunac: Hi hincen iduriaren ciguilua, çuhurciaz bethea eta osoqui ederra;
13 Jaincoaren pharabisuco goçoen erdian içatu haiz; harri balios guciez estalia hincen; sardioa, topaça, jaspea, crisolita, oniça, beriloa, çafirra, escarbucla, esmeralda, urhea, ciren hire edertasunaren berreguingarri; eta xirolac aphainduac ciren hi sorthu haicen eguneco.
14 Hegalac hedatuac daduzcan eta gueriçatzen dagoen querubin bat hincen; eçarri içan haut Jaincoaren mendi sainduan; suac beçala arguitzen çuten harrien erdian ibili haiz.