1 Hamargarren urthean, hamargarren hilabetheco hamecagarren egunean, Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, emaçu beguithartea Eguiptoco erregue Faraonen contra, eta profetisa çaçu hartaz eta Eguipto guciaz.
3 Minça çaite eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican Faraon, Eguiptoco erregue, erainsugue handi, hire ibaien erdian etzaten haicena, eta diocana: Enea da ibaia, eta neronec eguin dut ene burua.
4 Muthurreco bat eçarrico diat hire ahoan; eta hire ezcatei iratchiquiren ditiat hire ibaietaco arrainac; eta atheraturen haut hire ibaien erditic, eta hire arrain guciac hire ezcatei lothuac egonen dituc.
5 Eta mortura arthiquiren çaituztet hi eta hire ibaieco arrain guciac; lurraren gainera erorico haiz; ez haute alchatuco ez-eta ehorcico; lurreco basabereei eta ceruco hegastinei jatera eman haut.