10 Aria hortaz, huna non heldu naicen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatac xahutu duqueen ondoan Eguiptoco lurra, hura eguinen dut mortu Sienesco dorretic eta Ethiopiaco muguetaraino.
11 Guiçonaren oina ez da han iraganen, eta aberearen oina ez da han ibiliren, eta berrogoi urthez ez du egoiliarric içanen.
12 Mortu eçarriren dut Eguiptoco lurra lur mortuen erdian, eta hango hiriac hiri eragotzien erdian; eta desmasiatuac egonen dire berrogoi urthez; eta jendaietara barraiaturen ditut Eguiptoarrac, eta haiçaturen ditut lurretara.
13 Ecen hau dio Jainco Jaunac: Berrogoi urtheac bethe ondoan, Eguiptoarrac bilduco ditut populuetaric ceinetan barraiatuac içan baitziren.
14 Eta bihurraracico ditut Eguiptoco gathibuac, eta eçarrico ditut Phaturesgo lurrean, haren sorceco lurrean, eta han içanen dire erresuma xume bat.
15 Eta berce erresumen artean xumeena içanen da, eta ez da guehiago goraturen jendaien artean, eta aphurturen ditut, ez dioçoten jendaiei mana.
16 Eta ez dire guehiago sinhestetan içanen Israelgo etchean, gaizquia irakatsiz, ihes eguin diaçatedan niri, eta jarraic hequiei; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.