16 Eta ez dire guehiago sinhestetan içanen Israelgo etchean, gaizquia irakatsiz, ihes eguin diaçatedan niri, eta jarraic hequiei; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.
17 Eta hogoi eta çazpigarren urthean, lehembicico hilabethearen lehen egunean, ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:
18 Guiçasemea, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec cerbitzu handian erabili du bere armada Tirren contra; buru guciac karçoildu, sorbalda guciac ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatic sariric bihurtu içan, haren contra eguin darotedan cerbitzuarençat.
19 Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non nic emanen diodan Eguiptoco lurra Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puscac eta eramanen haren buluzquinac; eta hola içanen da sariztatua armada,
20 Eta harec eguin cerbitzua Tirren contra; eman diot Eguiptoco lurra enetzat haritu delacoz lanean, dio Jainco Jaunac.
21 Egun hartan musquilduren da Israelgo etchearen adarra, eta ahoa idequiren darotzut hequien erdian; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.