5 Eta mortura arthiquiren çaituztet hi eta hire ibaieco arrain guciac; lurraren gainera erorico haiz; ez haute alchatuco ez-eta ehorcico; lurreco basabereei eta ceruco hegastinei jatera eman haut.
6 Eta Eguipton daudecen guciec jaquinen die, ni naicela Jauna; ceren kanaberazco makila bat içatu haicen Israelgo etchearençat.
7 Escuz hiri lothu direnean, hautsi haiz, eta sarrasquitu diotec sorbalda gucia; eta noiz-etare hire gainean bermatu baitire, pusquetan goan haiz, eta ethendu diozcatec guerrunceac.
8 Horren gatic cioc Jainco Jaunac: Huna non nic hire gainera erakarriren dudan ezpata, eta hitaric hilen ditiat guiçonac eta abereac.
9 Eta Eguiptoco lurra içanen duc mortu eta eremu; eta jaquinen die ni naicela Jauna, ceren erran ducan: Ibaia enea da, eta nic eguin dut hau.
10 Aria hortaz, huna non heldu naicen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatac xahutu duqueen ondoan Eguiptoco lurra, hura eguinen dut mortu Sienesco dorretic eta Ethiopiaco muguetaraino.
11 Guiçonaren oina ez da han iraganen, eta aberearen oina ez da han ibiliren, eta berrogoi urthez ez du egoiliarric içanen.