1 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, atzeman gucia jan çaçu; jan çaçu liburu hau, eta goanic minça çaquizquiote Israelgo umeei.
2 Eta idequi nuen ahoa, eta janaraci çarotan liburu hura,
3 Eta erran çarotan: Guiçasemea, ematen darotzudan liburu hau iretsico du çure sabelac eta hunec betheco du çure barnea. Eta jan nuen, eta ene ahoan eguin cen eztia beçain goço.
4 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, çoaz Israelgo umeen gana, eta erran diotzotzuete ene hitzac.
5 Ecen igorria çare, Israelgo umeetara, ez populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabeco baten gana,
6 Ez-eta asco populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabecoetara, ceinen solasac ecin adi baitzinetzazque; eta halacoetara igorria bacina ere, ençun cinçazquete.