10 Eta erran çarotan oraino: Guiçasemea, beharriz har eta bihotzean sar çatzu nic erraten darozquitzudan solas guciac.
11 Eta çoaz, sar çaite gathibuen erdira, çure herrico umeetara; minça çaquizquiote, eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac; hean ençunen duten eta gueldituco diren.
12 Eta izpirituac hartu nituen, eta ene guibeletic aditu nuen harrabots handico minço bat: Benedicatua Jaunaren ospea bere lekutic.
13 Eta aditu nuen abereen harrabotsa, hegalac elkarri joz eguiten çutena, eta pirrita abereei jarraiquitzen cirenen harrabotsa, eta iharrosdura handi bateco harrabotsa.
14 Izpirituac halaber alchatu eta eraman ninduen, eta goan nincen uherric ene izpirituco gaitziduran; alabainan Jaunaren escua enequin cen, hazcarcen ninduelaric.
15 Eta ethorri nincen gathibuen gana, uzta berrietaco metara, Cobarreco hibai-bazterrean egoten cirenen gana; eta jarri nincen hequiec jarriac çauden toquian, eta han egotu nincen çazpi egunez atsecabetan.
16 Çazpi egunac iragan ondoan berriz, Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: