17 Guiçasemea, atalaritzat eman çaitut Israelgo etcheari; eta ençunen duçu ene ahoticaco hitza, eta erranen daroeçu ene icenean.
18 Nic erraten dudanean gaixtaguinari: Heriotzez hilen haiz, çuc ez badioçu eçagutarazten, eta ez baçaizquio minçatzen, bere bide gaixtotic aldarazteco, hura bere tzarquerian hilen da; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.
19 Aldiz, eçagutarazten badioçu gaixtaguinari, eta hura ez bada bihurcen bere gaixtaqueriatic eta bere bide tzarretic, haina bere tzarquerian hilen da; çuc ordean libratu duqueçu çure arima.
20 Berriz, baldin prestua bere prestutasunetic makurturic, tzarqueriari lotzen bada, behaztopagailu bat eçarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez dioçulacoz eçagutaraci ene hitza; hura bere bekatuan hilen da eta haren eguinça prestuez orhoitzapenic ez da içanen; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.
21 Prestuari ordean arguitasuna eman balin badioçu, ez dadiençat prestua bekatura eror, eta hura ez bada erori, eguiazco bicitzeaz da bicico, eta çuc libratu duqueçu çure arima.
22 Eta Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta erran çarotan: Jaiquiric ilki çaite bazterretara, eta han minçatuco naiz çurequin.
23 Eta jaiquiric ilki nincen bazterretara; eta hara Jaunaren ospea han çagoela, Cobarreco ur-heguian ikusi nuen beçala, eta erori nincen ahuspeca.