20 Berriz, baldin prestua bere prestutasunetic makurturic, tzarqueriari lotzen bada, behaztopagailu bat eçarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez dioçulacoz eçagutaraci ene hitza; hura bere bekatuan hilen da eta haren eguinça prestuez orhoitzapenic ez da içanen; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.
21 Prestuari ordean arguitasuna eman balin badioçu, ez dadiençat prestua bekatura eror, eta hura ez bada erori, eguiazco bicitzeaz da bicico, eta çuc libratu duqueçu çure arima.
22 Eta Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta erran çarotan: Jaiquiric ilki çaite bazterretara, eta han minçatuco naiz çurequin.
23 Eta jaiquiric ilki nincen bazterretara; eta hara Jaunaren ospea han çagoela, Cobarreco ur-heguian ikusi nuen beçala, eta erori nincen ahuspeca.
24 Eta izpiritua sarthu cen ene baithan, eta xutiaraci ninduen ene çangoen gainera, eta minçatu cen enequin, eta erran çarotan: Sar eta hers çaite çure etchearen erdian.
25 Eta çu, guiçasemea, huna non burdinac emanac diren çure gainera, eta hequietan estecaturen çaituzte, eta etzare ilkiren hequien erditic.
26 Eta çure aho gainari lotharaciren dut çure mihia; eta içanen çare mutu, eta ez açurriatzen duen guiçona beçala; ecen Israelgo etchea ene sumintarazten hari da.