5 Ecen igorria çare, Israelgo umeetara, ez populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabeco baten gana,
6 Ez-eta asco populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabecoetara, ceinen solasac ecin adi baitzinetzazque; eta halacoetara igorria bacina ere, ençun cinçazquete.
7 Israelgo umeec ordean etzaituzte ençun nahi, ni ençun nahi ez nautelacotz; ecen copeta ahalquegabecoa eta bihotz gogorrecoa da Israelgo etche gucia.
8 Huna non eguin dudan çure beguithartea hequienac baino hazcarrago eta çure belharra hequienac baino gogorreco.
9 Eguin dut çure belharra diamanta beçala eta harria beçala: ez içan hequien beldur, eta ez lotza hequien aitzinean, ceren ume kexagarri batzu baitire.
10 Eta erran çarotan oraino: Guiçasemea, beharriz har eta bihotzean sar çatzu nic erraten darozquitzudan solas guciac.
11 Eta çoaz, sar çaite gathibuen erdira, çure herrico umeetara; minça çaquizquiote, eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac; hean ençunen duten eta gueldituco diren.