13 Hau dio Jainco Jaunac! Xahuturen ditut jaincomoldeac, eta Memphistic galaraciren ditut idolac, eta Eguiptoco lurretic ez da guehiago buruçaguiric içanen, eta laztura eçarriren dut Eguiptoco lurrean.
14 Eta xahuturen dut Phaturesgo lurra, eta sua eçarriren dut Taphnisen, eta ene erabaquiac betheco ditut Alexandrian.
15 Eta ene gaitzidura ixurico dut Pelusioren, Eguiptoco idarraren gainera, eta hilen dut Alexandriaco jende ostea,
16 Eta sua eçarrico dut Eguiptoan; erditzen hari denac beçala, Pelusioc eguinen du incirin, eta Alexandria eceztatua içanen da, eta Memphis egun oroz hesturan.
17 Heliopoliseco eta Bubastoco guiçon-gazteac ezpataren azpira erorico dire, eta nescatchac gathibu eramanac içanen.
18 Eta Taphnisen ilhunduco da eguna, han hautsico dudanean Eguiptoaren manamenduco makila, eta han iraunguico denean haren ahalaren hampurustasuna; hedoi batec estalico du hura; hango nescatchac berriz, gathibu eramanac içanen dire.
19 Eta Eguipton betheco ditut ene erabaquiac; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.